XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Bat baino gehiago dira honela ulertutako Haurtzaroko Katekizatze prozesoan biltzen diren Katekesi ikuspegiak.

Garrantzitsuenak direla uste dugun batzuk jartzen ditugu jarraian: 1) Ikuspegi psikologikoa Guztiek dakite haurtzaroak nortasunaren eraiketan daukan garrantzia.

Haurtzaroko urteak, izan ere, erabatekoak dira gizontzen doan haurraren eraketan, benetan garrantzi haundikoak direlako urteok nortasun heldu baten eraketa bideratuko duten jarreren, jakintzaren eta bizi tankeraren mailaz-mailako lorpenerako.

Hau honela dela, gauza jakina da, haurraren giza nortasuna haurtzaro osoan zehar aurreratzen joaten dela aldaketa batzuren bidez; eta aldaketa hauek, sasoi honetan, laisterka gertatzen dira.

Fedea norbereganatzea giza nortasunarekin lotura estuan egongo da beti; eta giza nortasuna aldatzen eta aurreratzen doan eran, mailaz-maila aldatzen eta aurrera egiten joan behar du fedea norbereganatzen ere.

Katekesiak, beraz, haurraren aldaketa unearen zerbitzura jartzea baizik ez dauka.

Hau da, haurra den bezala heziko du, gero zer izango denari begira egon gabe.

2) Ikuspegi teologikoa Katekistek, mezua iragartzean, fede bizitzaren mailaz-mailako alderdi hori ezagutu eta errespetatu egin behar dute.

Aurrerapen honetan ba daukate zerikusia, bai aldaketako giza egoera ezberdinek, bai Kristori baietza emateko fede maila desberdinek.

Hauxe da Elizak berak ere ezagutzen duena katekesiari buruzko bere azken agiri ofizialetan: